XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

-Askotan?

-Askotan.

-Hik... hik ez didak ezer kontatzen, kúnbila.

Arrazoia daukak, karabela.

Ez didak sinetsiko baina...

-Maite ninduen emakume batekin.

Ez didak sinesten?

B.k ere ez zidak sinesten jadanik.

-Beltzarana.

-Motell...! Nire ahaide batekin?

-Orain ulertzen diat...!

-Bai?

-Motell...! Beltzaran bat! Kandela...!

-Nola ez huen ba jakinen zer esan zion katiluak kafeari!

Katilua nindunan ni, horixe nindunan, B., katilu bat.

Erori hunan eta hautsi.

-Kúnbila, beltzaranak kandela dituk... min eman dik emakume horrek!

-Erre egin hau!

Ezin zionat ezetzik esan, B.

Ezin zionat erantzun dena jakin arte.

-A, beltzaranak...!

-Halakoxea duk Kuba!

Orain bereak jakin behar nituzke, hasperenak aitormena ekartzen ohi du.

Ni ez bezala, bera dena kontatzen dutenetakoa baita B. bezain beltza izan arren.

-Goldo, kúnbila, orratza eta kilometrogailua bere onean utzi beharko ditiagu autoa itzuli baino lehen, ezta?

Hi bezain beltza dun hau ere, B.

-Lasai, ez nagok ahantzita.